Ezagutu al duzu Jaungoikoa EL RAI–ikusten nauen Jaungoikoa–bezala?
Gorestu ezaugarri horregatik. Gorestu izen horregatik. Eskertu zure bizitzan izan duen parte-hartzeagatik.
AITORMENA
Irakurri Salmoak 143, bereziki 10. bertsoa.
Jauna, entzun nire otoitza, makurtu belarria nire erregura! Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri! Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin, ez baita bizidunik zure aurrean errugabe. Etsaiak gogor pertsegitzen nau, bizirik zanpatzen lurraren kontra; ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala. Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor. Aspaldiko garaiez oroitzen naiz, zure egintza guztiak buruan darabiltzat, zuk egindakoak hausnartzen ditut. Zuregana jasorik ditut eskuak, zure egarri naiz, lur lehorra bezala. Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago. Ez ezkutatu niri zeure aurpegia, zulora doazenekin bat egin ez dezadan. Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri, zuregan baitut uste on. Erakustazu jarraitu behar dudan bidea, zuregana jasoa baitut gogoa. Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik, zuregan babesten bainaiz. Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa. Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik. Zarena zarelako, Jauna, gorde nazazu bizirik; zeure justiziagatik, atera ni larrialditik; zeure maitasunagatik, suntsi itzazu nire etsaiak,
hondatu nire erasotzaileak,
zeure zerbitzari nauzunez gero.
BESTEAK HOBE MAITATZEN — BATASUNA
“Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita berauen predikuaren bidez niregan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu guztiak bat izan daitezela. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin. Horrela, munduak sinetsiko du zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet nik, bat izan daitezen, gu biok bat garen bezala” Joan 17.20-22
Egin otoitz maila horretako batasuna izan dezagun euskal herrian…eta baita zure elizan ere.
JAUNGOIKOA HOBE MAITATZEN ETA BESTEAK HOBE ZERBITZATZEN
“Beraz, nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia, nirea baita lur osoa; apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri.” Irteera 19.5-6
“Zuek, ordea, jatorri aukeratuzarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen. Garai batean herri ere ez zinetenok, orain Jainkoaren herri zarete; errukirik gabe zeundetenok, orain errukia iritsi duzue.” -1 Pedro 2:9-10
Otoitz egin Euskal Herrian dagoen sinestun bakoitza izan dadila Jaungoikoaren ordezkari, Jaunaren eta behar diotenen tarteko hutsunean jarrita.
EUSKAL HERRIAN DAGOEN ILUNTASUNA
Hego Afrikak erabaki zuenean bere nazioko txurien menderakuntza gainetik kentzea, egiaren, justiziaren, eta errukiren bila ibili ziren nazio berri bat landu bitartean. Espainia demokrazia bihurtu zenean, aldiz, nazio berriaren bi oinarriak amnesia eta amnistia izendatu ziren. Ez egiarik, ez justiziarik, ez errukirik. Ezta adostutako historiarik ere. Iluntasun espirituala leku batean gelditzeko arrazoi nagusi bat irtenbiderik eman gabeko justizia soziala da.
Otoitz egin iluntasun horren aurka. Aldi berean, otoitz egin hemen dauden Jesusen jarraitzaileak adierazi dezaten justizia nola egin, errukia nola maitatu, eta nola ibili apaltasunez Jaungoikoaren aurrean.
NOLA HITZ EGIN DIZU JAUNGOIKOAK? IDATZI MEZU BAT BEHERAN DAGOEN AZALPEN GUNEAN.
Abestiren baten bidez?
Bibliako bertsoren baten bidez?
Otoitz berezi baten bidez?
Beste zerbaiten bidez?
No Comments