24 Ordu Otoitz Euskal Herriaren Alde

“Deabruaren ardura da Kristauak otoitz egitetik geldiaraztea. Ez die bildurrik otoitzik gabeko estudioei, ez otoitzik gabeko lanari, ez otoitzik gabeko erlijioari…baina dardarka dago otoitz egiten dugunean.” -Samuel Chadwick

JAUNGOIKOA HOBE EZAGUTZEN — Gorespena eta Esker Ona

“Ez al dakizu? Ez al duzu inoiz entzun? Jauna betiereko Jainkoa da, lurbira osoa egin duena: ez da nekatzen, ez akitzen; ulermenaz gaindikoa haren adimena. Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen. Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen, baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen.” Isaias 40.28-31

Zuretzat zer esan nahi du “betiereko Jainkoa” izenak? Pentsa, beti izan da eta betirako izango da. Beti!

Zer gehiago ikasten duzu Jaungoikoari buruz bertso hauetan?

Zer hitzematen digu bakoitzari “betiereko Jainko” honek 29. eta 31. bertsoetan?

Goretsi Jaungoiko hau. Eskatu iezaiozu gaur behar duzun indarrarengatik.

AITORMENA

Hartu minutu batzuk 32. Salmoa irakurtzeko. Dauden zazpi aitormen-Salmoetako bat da.

Aste arrunt batean, zenbat aldiz egiten duzu 6. bertsoak dioena? Zenbat aldiz egin beharko zenuke? Egizu orain.

BESTEAK HOBE MAITATZEN — BATASUNA

“Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan. Eta Kristorenak baldin bazarete, Abrahamen ondorengo zarete, Jainkoaren agintzariaren oinordeko.” Galaziarrei 3.28-29

Berridatzi bertso hauek zure elizakoak zaretenak kontuan hartuta. Ondoren, berridatzi euskal herri osoa kontuan hartuta.

Otoitz egin batasun maila hori eskatuz, eta eskatu euskal herrian dagoen elizak maila horretako eragina izan dadin–pertsona mota guztiengana iritsiz.

JAUNGOIKOA HOBE MAITATZEN ETA BESTEAK HOBE ZERBITZATZEN

Euskaldunentzat otoitz egiteko, nire bertso gustokoenetakoak dira Salmoak 69.14 eta 17:

Jauna, zuri degizut otoitz: Jauna, egidazu orain mesede! Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz, zeure egiazko salbamenaz. Erantzun, Jauna, zeure maitasun zoragarriaz, bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.

EUSKAL HERRIAN DAGOEN ILUNTASUNA

Euskal Herrian, ezkontzaren %20 bakarrik ospatzen da elizaren bidez. %80a ezkontza zibilak dira. Baina jendea hiltzen denean, hiletaren %82 elizan ospatzen da, eta bakarrik %18a elizaz kanpo. Zergatik desberdintasun hori? Jende gehienak ez daki zer esan heriotzari buruz, beraz elizari eskatzen diote beraien partez hitz egiteko une horietan. Otoitz egin euskaldun gehiagok elizari galde diezaioten ez bakarrik heriotzari buruz, baizik eta bizitzari buruz ere–bizitza oparoari buruz.

ERREPIKATU NAHI?

Gustora egon al zara? Prest egongo zinateke datorren astean ere otoitz egiteko? Beste ordu erdi baterako izena eman dezakezu hemen: https://www.24-7prayer.com/signup/008501

NOLA HITZ EGIN DIZU JAUNGOIKOAK? IDATZI MEZU BAT BEHERAN DAGOEN AZALPEN GUNEAN.

Abestiren baten bidez?

Bibliako bertsoren baten bidez?

Otoitz berezi baten bidez?

Beste zerbaiten bidez?

2 Comments
  • Joxan
    Posted at 01:59h, 31 March Reply

    Aske naiz, askatasuna dut,
    Edozer gauza egiteko,
    Baina, baina,
    Zenbat gauza ez ditut egingo
    Maite zaitudalako
    Eta Zenbat gauza egingo ditut
    Zu maite zaitudalako.

  • Joxan
    Posted at 01:52h, 02 April Reply

    1 kron. 29:10b-11
    Bedinkatua zu Jauna, gure Aita
    Euskal Herriko Jainkoa zu zara
    Beti eta beti, ta betirako zara Jauns
    Beti eta beti ta betirako Aita.
    Zureak dituzu handitasuna ta indarra
    Ohorea, ospea eta gorespena
    Zureak dituzu zeru-lurrean diren guztiak
    Zureak, Jauna, erregetza ta gauza guztien nagusitza.

Post A Comment