24 Ordu Otoiz Euskal Herriaren Alde

“Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu— errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte. Leiala da dei egiten dizuena, eta beteko du hitzemana.” 1 Tesalonikarrei 5.23-24

Bakea ematen digun Jaungoikoak leialtasunez egiten gaitu bereak, gordetzen gaitu, eta deitzen gaitu.

1 Tesalonikarrei 2.1-13

Senideok, ongi dakizue gure egonaldia zuen artean ez zela alferrikakoa gertatu. Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean. Gure predikua, izan ere, ez zen uste okerretan oinarritua, ezta asmo maltzurrez nahiz engainuz egina ere. Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik. Jainkoa dut lekuko, eta zuek ere badakizue, ez ginela behin ere lausenguaz baliatu, ezta diru-gosearen eraginez jardun ere; ez genuen giza onespena ere bilatu, ez zuengandik, ez besterengandik. Kristoren apostolu garenez, geure aginpideaz balia gintezkeen, baina maitasun samurrez tratatu nahi izan zaituztegu, bere haurrak maitekiro zaintzen dituen amak bezala. Hain bihotzeko zintuztegunez, prest geunden, Jainkoaren berri ona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emateko. Hainbesteraino maite zintuztegun! Senideok, gogoan izan gure neke eta ahaleginak: gau eta egun egin genuen lan zuetako inorentzat zama ez izateagatik, Jainkoaren berri ona hots egin genizuenean. Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akats gabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin. Eta ongi dakizue, aita bere seme-alabentzat bezala izan garela zuetako bakoitzarentzat, zuei aholku eta adore emanez eta Jainkoari dagokion eran bizitzeko eskatuz, honek bere erreinura eta aintzara deitzen zaituztenez gero. Horregatik, etengabe ematen dizkiogu eskerrak Jainkoari; zeren, Jainkoaren mezua hots egin genizuenean, zuek onartu egin baitzenuten: ez zenuten hartu giza hitz huts bezala, Jainkoaren hitz bezala baizik. Hala da izan ere, eta lan ederra ari da egiten zuengan, sinesten duzuenongan.

Gelditu eta Egin Otoitz

Pablok Tesalonikarrenganako zuen ministerioren deskribapenak nola eramaten zaitu otoitz egitera zure harremanetan duzun ministeriorentzat edo Euskal Herriko sinesleentzat?

Ideia lagungarri batzuk:

  • Gure ingurukoekin dauzkagun harremanak ez dezaten alferrikakoak izan (1-2. bertsoak)
  • Berri ona daukatenak berri horren arabera hitz egin dezaten (3-4. bertsoak)
  • Jaungoikoaren herriak lan egin dezan Jaunaren aintzarako, eta ez giza onespenarako (5-6. bertsoak)
  • Maitasun samurrez tratatu ditzagun galduta dagoen jendea, gure haurrak zainduko genituen bezala (7-9. bertsoak)
  • Gure desira sinesle berriak maitasunez dizipulatzea izan dezan (10-12. bertsoak)
  • Espiritu Santuak sinesten ez dituztenen bihotzak esna ditzala, egia onartu dezaten (13. bertsoa)

Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu zaituztela. Izan ere, guk zuei hots egindako berri ona ez zitzaizuen hitz hutsez eman, Espiritu Santuaren indar beteaz baizik. 1 Tesalonikarrei 1.4-5

ERREPIKATU NAHI?

Gustora egon al zara? Prest egongo zinateke datorren astean ere otoitz egiteko? Beste ordu erdi baterako izena eman dezakezu hemen: https://www.24-7prayer.com/signup/008501

NOLA HITZ EGIN DIZU JAUNGOIKOAK? IDATZI MEZU BAT BEHERAN DAGOEN AZALPEN GUNEAN.

Abestiren baten bidez?

Bibliako bertsoren baten bidez?

Otoitz berezi baten bidez?

Beste zerbaiten bidez?

No Comments

Post A Comment